XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egun hitzetik hortzera nonahi erabiltzen diren argudioak erabili gabe, nere iritzia azalduko dinat argi eta garbi.

Ez natzain batere konplimendutan ibiliko.

Edozein antropologo txorok badakien gauza dun, gizarte sistema batek hondoa joxea duenean, emakumea gailentzen dela beti, agonian den sistema horren alde; eta alderantziz, sistema zaharkitua ahuldu ahalean nagusitzen hasten den sistema berriaren berpiztean berriz, gizonezkoak izaten direla buru.

Esate bateko, sorginen mundua bere ondarretan zebilela, emakumeak ageriko ditun azkeneko hondarren kargu; jasotzen diren sorgin kontu guzietan horrexegatik ageri ditun gailenago emakumezkoak; eta aitzitik, sorginen mundua desegin ahalean nagusitzen joanen den kristaukerian, gizonezkoak ageriko ditun aurrendari.

Gerora, kristaukeria elizkoiak indarra galdu ahalean politika zibila indartu zenean, gauza bera gertatuko hunan: kristaukeria elizkoiari eutsi nahiko ziotenak emakumeak izanen hitunan, (gaur bertan oraindik, katekesian, telebisioko erlijio saiotan eta bestetan zein dabilen ikustea aski) eta elizaren aurkako laikotasun berria bulkatuko zutenak, gizonezkoak.

Eta oraingo feminismo kontu hau ere eskema berberetan sartzen dun.

Jadanik gizona nazkaturik daukan demokraxi edo soxialismo sixtema zaharkitu honen azkenetan, emakumea agertu dun berriro, ustez beretzako gizarte eredu berri eta egoki baten bila; baina ez, funtsean denok asperturik gauzkan demokrazi sistema zaharkitu honi eutsi besterik ez zion egin nahi feminismoak.